Irakur zaletasuna ikastolan

2017/04/6

Juul kanpaina, irakur zaletasunari bultzadatxo bat emateko ekintzak

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakur zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da Juul kanpaina. Ikasturtean zehar hainbat ekintza desberdin egin ditugu:

  • liburu sekretua eta liburu ibiltariak etxez etxe ibili dira kontu-kontari
  • liburuak elkar trukatu dituzte
  • irakurlagun ekintza egin dugu, hau da, ipuinak bai irakurriz zein entzunez disfruta daitezke
  • book trailerrak egin dituzte

Kanpainari bukaera emateko ikasle bakoitzak bere liburu gustukoenen bozka eman du. Euskal Herriko ikastoletan emandako bozka guztiak kontatu ondoren, haur eta gazteen gustuko liburuen zerrenda bat kaleratzen da. Hona hemen aurtengo emaitzak:

NIEko (Nafarroako Ikastolen Elkartea) link honetan (https://drive.google.com/open?id=0B-SGXYYFa-kLZ2xFclpMck9GM28) era konprimituan honako informazioa duzue:
– Liburu eta ilustratzaile hautatuenak
– Eguneko partaidetza-datuak
– Argazki gutxi batzuk
Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!
Eskerrik asko partaide izan zareten guztiei!