Egun honez gaindi gainerakoak moreztatzen jarraitu dezagun!

2017/11/25

Azaroaren 25a tratu onen eredu bilakatu da Txintxirrin, indarkeriaren aurka, tratu onak baitira botikarik eraginkorrenak. Patioan hainbat familiak bidalitako errespetu, begirune eta goxotasuna adierazten zuten argazkiek unkituta utzi gaituzte goiz goizetik.

Haur Hekuntzatik jantzitako betaurreko moreak ongarri bilakatu eta morez loratu da, beraien zuhaitza.

6-7 urtekoek, musurik goxoenak, nahi ditugun momentu horietan eman eta jasotakoak direla esan digute, eta tratu onen mezuz bete dute beheko solairua.

8-9 urtekoek berriz, ikastolako espazioetan memoria egiteaz gain, zaintza zer den eta zainduak nola diren konturatzeaz gain, nork eta nola zaintzen dituzten azaldu dute.

10-12 urtekoek, indarkeriaren espektro guztiak harakatu dituzte, ikusten ez dena ikusgarri bihurtu nahian, eta honen zergatia bilatu nahian.
Nerabezarora bidean daudenek, harreman osasuntsuen ereduak izan dituzte lanketetan.
Hori guztia, gorputz hezkuntzako jolas bidez, bideoak ikusiz,  ipuin bidez, antzerkiz, arte hezkuntzako lanez eta batez ere, momentu politak bizita egin dugu!

Ai! eta ahaztu gabe!
Begira DBH1 eta 2koek egindako bideo hauek! (Guk egindakoak, lehenengo orri amaierakoak eta bigarrenekoak dira.) Bozkatu itzazu gustuko badituzu!

Artista bikainak benetan!
Jarrai dezagun, egun honez gaindi gainerakoak moreztatzen!