Euskal astea ospatzen ikastolan

2017/12/1

Abenduaren 3a, Euskararen nazioarteko eguna da eta honen harira eta azken urteetan egin den bezalaxe, Euskal Astea antolatu du ikastolako Hizpro taldeak.

Aste osoan zehar, ekintza desberdinak egin dira eta zera azpimarratu nahi dugu: ikasleen adinen arteko elkarlana. Ikasleak izan dira jolasak bideratu dituztenak, altxorraren pistak egin eta bideratu dituztenak eta dantza egin behar izan denean denak elkarrekin aritu dira.

Argitxoren bisita ere ezin zen falta eta dantzan ondo aritzen dela frogatu du. Txikitxuek Argitxoren opariekin liluratuta.

Euskaraz bizi nahi dut! aldarrikapena ezin da egun batekoa izan ez eta modu solte eta isolatu batean. Horregatik, taldeka aritu dira ikasleak, hurbileko egoerak sortuz eta benetan euskaraz jolastu, gozatu eta bizi!

Euskal asteari amaiera bikaina emateko, egun elurtsua izan dugu eta txokolate bero batekin berotu gara.

Gora euskara! Gora ikastola!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.