Ikastolako sortzaileei esker ona

2018/01/14

1968ko urtarrilaren 12a ametsa egi bihurtu zen eguna. Ikastola sortu zen egun horretan eta ospatzeko ikastolak sortzaileei bere esker ona erakutsi die Arriolako ekitaldian.

Ekitaldia bidai bat izan zen eta argazki bilduma batekin 50 urteko bidaia egin zen. Ondoren, koplen bidez ikastolako historia bergogoratzeko aukera izan genuen. Atzera begira ikasteko baina helburua etorkizunean jarrita.

Ondorengoei ikastolako oroitzapenak uzteko, kutxa berezia bete zen. Ikastolako pertsona desberdinak denon izenean, objektu desberdinak sartu zituzten kutxan, hurrengo urteurrenean zabaldu eta gure historiaren parte bat ezagutu dezaten.

Izan zinetelako gara eta garelako izango dira. Sortzaileak oholtza gainean denon txalo zaparradak hartu zituzten, egindako lana eskertuz. 50 urrats, 50 urte……bidea zabaltzen!

Ikastola ikasle barik ez da ezer, horregatik, bukaeran, ikastolako artistek dantzaldia eskaini zuten.

Ekitaldi osoan zehar ikasleek mural bat osatu zuten, ikastolako argazki, marrazki eta objektu desberdinekin. Laster, ikastolan ikusteko aukera izango dugu eta hurrengo ekimenetan mural gehiago egingo dira.

Zorionak ikastola!

 

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.