Txitxi-burduntzi Elorrion

2018/02/5

Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko usadio zaharra da, inauteri igandeko aurreko igandean ospatzen dena. Egun honetan jendea mendira joaten zen, sua prestatu eta txitxi-burruntzi edo zotz batean iltzaturiko haragi puskak, txorizoa, txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen zituzten.

Gaur egun, nahiz eta txerri-hilketarik ez egin, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago, batez ere Bizkaian eta ikastegien artean nahiko zabalduta dago.

Ohitura zaharrei jarraituz, Elorrion ere ospatu da Txintxi-burduntzi eguna. Larunbatean, otsailaren 3an, ikastolak antolatu zuen txitxiburduntzi eguna, herriko beste ikastetxeen partaidetzarekin eta Arriola aretoa, Carlos Ibarrondo eta Udalaren laguntzaz.

Eguraldi hotzari aurre egin eta gustora jan zituzten guztiok bertan izan ziren jakiak. Musika lagun, giro aparta izan zen eta goiz ederra pasatu zuten.