Azken berriak

Euskara ahoan ibili munduan

Posted at 2018-06-17 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment

Argitxo etorri da ikastolara! Ikasturtea bukatzear dago eta ikastolako gaztetxoei udan primeran ibil daitezela esan die.

ARGITXO JUEGO DIGITAL!

Argitxo, haurrekin jolas egitera dator. Helburu nagusia umeak euskaraz jolasean aritzea da, eta horretarako sortu du Ikastolen Elkarteak webgunearen edota Android dispositboen bitartez erabil daitekeen Argitxo joko digitala

Euskaraz Bizi proiektuaren barnean, 3-6 adin tarterako sortutako materialaren osagarri gisa eraiki da. Android eta web aplikazioa da. Euskarri honen bitartez, teknologia berrien euskal presentzia bermatzea bilatzen da. Produktu honetan dauden jokoak diseinatzerakoan, haurrentzako egokiak diren jolasak integratu dira sekuentzia batean. Sekuentzia hauek haurrak bizitza errealean topa ditzaketen egoerez baliatuz oinarrizko balore eta gaitasun egokiak lantzen ditu.

Argitxo joko digitalean jolasteko, nahikoa da argitxo.net webgunean sartzea.

 

 

Facebooktwittergoogle_pluspinterestlinkedinby feather

Comments are closed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atseginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ONARTU
Aviso de cookies