Jazarpenik ez!

2018/10/7

3 urte dira KiVa programarekin lanean gabiltzala, helburu zehatz batekin: jazarpenik ez.

Ikasturte honetako KiVa egunean (urriaren 4an) , gure konpromisoa berretsi genuen hainbat ekintza eginez.

Jazarpenaren aurpegi desberdinak ezagutu eta ikusarazten saiatzen gara, egoera hauen aurrean denok garelako protagonista: jazartzailea, jazarria, ikuslea,  jazartzailearen animatzaileak eta jazarriaren laguntzaileak.

Egoera hauei aurre egiteko KiVa saioetan gure jarrerak eta sentimenduak egoera desberdinetan nolakoak diren hausnartzen dugu. Horren ondorioz, ikasle bakoitzak modu kritiko batean, bere erantzukizunei aurre egiten ikasten du.

Jazarpenaren aurrean eragile boteretsua taldea da eta horregan eragin nahi dugu; taldeak baitauka boterea, taldean eragiteko eta aldaketak emateko. Gure helburua aldaketa horiek modu positiboan ematea da.

Pertsona bakoitzak bere errezeta dauka egoera horien aurrean; guk proposamen bat luzatzen dugu. Erabilgarria baduzu, aurrera!

OSAGAIAK:

  • 3 koilarakada kemen.
  • 2 zakukada errespetu.
  • 2 kilo pazientzia.
  • Kilo t’erdi elkartasun.

NOLA EGIN:

  • Jarrera desegoki baten aurrean, kementsua izan eta zure iritzia modu lasaian adierazi.
  • Errespetuz jokatu inguruko guztiekin.
  • Pazientzia izan.
  • Elkartasuna adierazi.

PRODUKTUA

ASKATASUNEAN ETA ERRESPETUAN OINARRITUTAKO IKASTOLA ZORIONTSUA

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.