Uncategorized @eu

Juul 2019- Haur eta gazte-literaturan, literatura-hauteskundeak ikastolan

Posted at 2019-04-04 » By : » Categories : Uncategorized @eu » 0 Comment

Apirilaren 2an, ikastolan JUUL hauteskunde literarioen 21. edizioa ospatu zen. Haur Hezkuntzan 3 urtetatik hasita DBH 4.mailara arteko ikasleak bozkatu dute. 

Aurtengo edizioan Euskal Herriko ikastoletako 16.600 boto-emaile izan dira eta aurreko urteetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak bi izan dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Azkeneko hau web-orria erabiliz: www.juulkanpaina.eus
Bozketa elektronikoa erabili dutenak, bereziki, gazteak izan dira. Noto-emaile askok bi aukeratan parte hartu dute, hau da, zein duten liburu gustukoenean, eta zein gehien ilustraileen artean. 

Azken urteotan bezala bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die maiatzean. Horretarako, MIREN DOIZ artista nafarrari JUUL SARIA egin zezala eskatu zitzaion, NIEk saridunei banatuko dien oraoigarri.

Idazle hauetatuenak izan dira: Steve Smallman, Jelleke Ritken, Judith Koppens, Tina Meroto, Ainara Azpiazu, Pello Añoga, Ibon Martin, Ana Jaka, Julio Santos, Toti Martinez de Lezzea, Pello Añorga, Lur Gallastegi, Jasone Osoro, Miren Agur Meabe, Antton Kazabon. Ilustratzaileen artean: Ivan Landa, Enrique Lorenzo, Jokin Mitxelena, Eider Eibar eta Iosu Mitxelena.

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.