Azken berriak

Eskola jazarpenari stop!

Posted at 2019-05-03 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment

Maiatzaren 2an, eskola jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Elkarrekin bizitzen  konpetentzian trebatzea dugu helburu Txintxirri ikastolan.

Gure ustez, elkarrekin bizitzea komunitate osoaren ongizatea bermatzen duen harreman eredua da, bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunak ekarpen direla sentituz.

Ikastolaren  helburua ikasleak jendarte justuago  baten bidean,  herritar eragile, laguntzaile, erabaki arduratsuak hartzeko gai eta gatazkak era baketsuan konpontzeko gai izatea da. Horretarako, guztion eskubideak oinarri hartuta eta partaide bakoitzaren nolakotasunak  aberastasuna direla sentituz.

Komunitateko partaide izateak ematen duen babesa sentitzea , eta bestalde, bakoitzaren askatasuna, aukeratzeko eskubidea bermatzeko behar diren konpetentzietan trebatzeko lekua  da ikastola.

Bide honetan, jazarpenari aurre egiteko KiVa programa erabiltzen gabiltza azken hiru ikasturtetan. Gainera, aurten, DBH zikloan ere KIVA programa erabiltzen hasi gara LHn hasitako ibilbideari jarraipena emanez. KiVa,  bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa berritzailea da, jazarpenari eta haren mekanismoei buruzko punta-puntako ikerketak baliatuz garatu dena.Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatua, Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren finantzaketaz.

KiVa programaren helburuak prebentzioa, esku-hartzea eta jarraipena dira.

Prebentzioa funtsezkoa da, baina jazarpenari aurre egitea ere garrantzitsua da, ez baitago jazarpena errotik desagerraraziko duen prebentzio-ahaleginik; jazarpen-kasu bat ezagutzera ematen denean, erabili ahal izango ditugun tresnak eman dizkigu KiVa programak. KiVa-ren hirugarren alderdi garrantzitsu bat da eskolaren egoeraren eta denborarekin gertatzen diren aldaketen etengabeko jarraipena egitea. Ikasturte bukaeran ikasle bakoitzak eta  irakasleriak inkesta bat betetzen du. Inkesta Turkuko Unibertsitateak aztertzen du eta feedbacka ematen du urtero. Emaitza horiek gure ikastolaren argazkia ateratzeko balio du eta hurrengo urterako plangintza prestatzen dugu, gure esku hartzea ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Azken urteetako esperientziaren ostean, KiVa ikastolok loraldian gaudela esan dezakegu. Loraldi hau mantentzea da orain gure ardura, guztion ardura.

Aldarrika dezagun JAZARPENIK EZ!

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.