Gau literarioa

2019/06/20

Bazen behin Txintxirri ikastolan gau magiko batez gozatzera etorri zen ikasle talde bat.

Ekainaren 13an gau magiko batez gozatzera etorri zen ikasle talde bat. Liburuen mundu magikoan murgiltzeko asmotan berriz ere. Gau horretan, beste askotan bezala,  ipuin batetik bestera saltoka ibili ziren, abenturaz abentura eta solasaldiz solasaldi.

Willy Wonkak bere txokolatezko lantegira sartzeko beharrezkoak ziren osagaiak ondo ezagutzen zituzten eta betiko bezala, martxan jarri zituzten: errespetua, lankidetza, jolas garbia, zoriontasuna, parte hartzea…

Irakurzaletasuna kutsatzeko biderik onena erabiltzea, partekatzea eta disfrutatzea dela argi dugu Txintxirrin. Honetan oinarrituta ikasturtean zehar hainbat ekintza burutu ditugu eta hau guztia borobiltzeko “Gau literarioa” antolatu dugu.

Ikasturtean zehar idazle, ilustratzaile, entzule eta irakurle izan dira gure ikasleak. Ilusioz egindako lana beti da atsegina.

Bidaiatzeko nahikoa da liburu batean murgiltzea. Beraz, nahi duzuen beste urrundu gaitezen udako oporretan eta irailean elkar ikusiko dugu ikastolan. Orduan ere, zer partekatu izango dugu eta!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.