Irakurzaletasunaz eta idazmenaz gozatzea dugu helburu, eta ikasturtean arrakastatsuak diren hainbat ekintza egin ditugu.
Adierazmena garrantzitsua da gure sentimenduak, gure nahiak, gure bizipenak, asmoak, helburuak… komunikatu eta azalarazteko. Baina irakurzaletasuna bultzatuz, horiek guztiak aberasten laguntzen digutela uste dugu.
Hori dela eta, JUUL kanpainan, Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketan, Idazleak ikastetxeetan programan… parte hartzen dugu urtero, besteak beste. Zenbat sentsazio bizi ditugun irakurtzen, ipuinak idazten, pertsonaiak irudikatzen, ipuinetan edo marrazkietan oinarrituz komikiak sortzen!
Aurten, Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketara aurkeztu dira hainbat ikasle eta partehartze saria jaso du DBH 4ko Ane Larrañaga, hain zuzen. Bere saria DBH 3-4ko ikasle guztiak Basque Culinary Centerrera joan eta 4 orduko sukaldaritza ikastaro baten parte hartzeko aukera izatea izan da. Ekainaren 6an joan ginen ekintza hori burutzera eta primeran gozatu genuen sari horretaz. Irakurzaletasuna, ekimena, taldea…..denak bildu ziren BCC-n.
Hona hemen Aneren komikia. Zorionak Ane!
Zein aberasgarria den istorio berriak irakurtzea!