Lehen promozioetako ikasleen bisita!

2019/09/15

1960. hamarkadan ikastolako lehenengo belaunaldia osotu zuten ikasleak bisitan izan genituen uda hasieran.

50. urte igaro ostean bizirik mantentze dute beraietako askoren arteko harremana eta bazkaria egiten dute urtero. Aurtengoan elkarretaratzea aprobetxatu zuten ikastolara bisitan etortzeko, aspaldiko oroitzapenak berpiztu eta ordutik hona ikastolan egindako aldaketak ezagutzeko. Berritasunen artean HHko lehenengo zikloko umeentzako eraikitzen ari garen hareatokia ikusi zuten, oraindik harearik gabe. Beraietako batek, Iñigo Zubiak, eraikuntza arloan lan egiten duela eta, berriki harea kamioikada ekarri digu lanak amaitzeko. Eskerrik asko, beraz, bisitagatik eta laguntzagatik!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.