Blog

EHIren udalekuak martxan daude

Posted at 2012-07-05 | By : | Categories : Azken berriak | 2 Comments

Hilabeteetako prestaketen ostean, martxan dira dagoeneko EHIk aurtengo udarako prestatu dituen udaleku guztiak.

– Irlandara eta Ipar Irlandara iritsi dira gazteak, astelehen eta asteartean aeroportuan gurasoak agurtu ondoren.
– Ingeles udalekuak Euskal Herriko kostan barrena ditugu.
– Gazte Egonaldiek Arantza estreinatu zuten igandean.
– Lapuebla de labarkan udaro bezela Eusk(h)ara Mugara eraman dute gazteenek.
– Enjoy Englisean lanean ari diren atzerriko begiraleak ere Euskal Herrian daude.

Gurasoen, irakasleen eta lagunen ezinbesteko tresna bihurtu da udalekuen jarraipenerako web ataria:www.udalekuak.ikastola.net.

Behin udalekuak hasita, gorakada nabarmena izan du bisita kopuruan:

– 2396 bisita izan zituen, asteazkenean, uztailaren 4an.
– 1711 bisita izan zituen, asteartean, uztailaren 3an.

Bertan irakurri ahal izango dituzue hezitzaileen bizipenak, eguneko kronikak… eta zelan ez argazkiak ikusteko atari paregabea duzue.