Gaurtik aurrera, elorriokoikastola.eus

27/03/2015

Elorrioko Txintxirri ikastolaren webguneak helbide berria du gaurtik aurrera eta www.elorriokoikastola.net-etik www.elorriokoikastola.eus izatera pasa gara, euskararentzat eta euskal kulturarentzat sortutako domeinua gure eginez.

Domeinu propioa eduki ahal izatea urteetako aldarrikapena izan da Interneten gure hizkuntzak eta kulturak ikusgarritasun handiagoa izan dezan. Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .eus domeinua. Zein helbururekin? Euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. “.eus”, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Hortaz, eta helburu horiek gure proiektuarenak izanda, poz handiz ari gara berri hau ematen. Aurrera!

eus

 

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.