Agenda 21

Naturarenganako errespetuak eta interesak bultzatuta, gure lurrak behar duen begirunea hezkuntza mundura ere ekartzeko; familia, ikasleak eta hezkuntza komunitate guztien partaidetzan oinarriturik, gure ondorengoentzat lur osasuntsuagoa uzteko asmoarekin, 2004 – 2005 ikasturtean Txintxirri ikastolako kideok, eskualdeko beste hainbat ikastetxe ezberdinekin elkarlanean, Eskola Agenda 21 ekimenean dihardugu.

Honetarako sentsibilizazio jarduera ezberdinak antolatzen ditugu, arlo ezberdinen inguruko diagnostikoak burutzen ditugu, diagnostiko hauetatik kurtsoko jarduera plangintza ateratzen da eta jarduera hauen baloraziotik lanean hasten gara. Honela egun bereziak, irteera esanguratsuak, hausnarketarako uneak, sentsibilizazio kanpainak… burutzen ditugu besteak beste.

Gizartearen premiak hala eskatuta, etorkizuneko pertsonengan, ingurumena eta jasangarritasunaren kontzientzia zabaldu nahian lanean dihardugu. Ikasle eko-ordezkari bolondresak proiektuaren parte hartzaile aktiboak dira eta beraiekin batera gurasoen parte hartzea ere ezinbestekoa da.

Eskola komunitate osoaren inplikazioarekin 2015-2016 ikasturtean “eskola jasangarria” izendapena lortu genuen. Aspaldi hasi genuen ibilbide honetan errekonozimendu bat izan da eta horretan jarraitzeko asmotan erronka berrien aurrean lanean jarraitzen dugu.

 

P1020263