DBH

Hezkuntza eredu berritzailea

Bizitzako egoerei aurre egiten dien pertsona konpetentea hezteko, ikastolak ikaslea bizitzako egoera konplexu eta esanguratsuei irtenbideak bilatzen jartzen du. Ondoren, aurretik dakienaz gain, ezagutza berriak eskuratzen ditu eta horietan trebatu. Eta azkenik, ikasi eta menperatu duen hori guztia modu integratuan mobilizatu, egoerari irtenbidea emateko. Horri Integrazioaren Pedagogia deitzen zaio, eta 12-16 urte bitarteko etapa honetan lantzen da.

EKI proiektua, Euskal Curriculumaren garapenerako jaio den lehen ikasmateriala da, eta aldi berean, curriculum horrek agintzen duen moduan, konpetentzietan oinarritutako eredua du oinarri, Integrazioaren pedagogia bultzatzen duelarik.

Proiektuak hezkuntza osoa eta integrala bideratzea du helburu nagusia eta, hori lortzeko, hainbat ezaugarri ditu. Laburbilduz, konpetentzien garapena du ardatz nagusia eta hori egoerei aurre eginez lortzen da. Denok dakigu konpetentzia eta ekintzailetasuna oso lotuta daudela, hau da, bizitzako egoera desberdinei eraginkortasunez erantzuteko aurrez eskuratutako ezagutzak egoki hautatzen eta erabiltzen ditugun neurrian bilakatzen gara gero eta konpetenteago.

Bizitzan gertatzen den bezalaxe, ikastolako jardunean ere ikasleak bereganatutako ezagutzak egoerei aurre egiteko baliatzen dituen neurrian garatzen ditu konpetentzia orokorrak (pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, norbera izaten, elkarrekin bizitzen eta egiten eta ekiten ikasi) eta arlo bakoitzeko konpetentzia espezifikoak. Hori guztia behar bezala gauzatzeko hainbat eskakizun bete behar dira, besteak beste, ikaslea ikaskuntza-prozesuaren protagonista nagusia izatea, ikaslearen jarduna aktiboa izatea eta, nola ez, ikaskuntza-irakaskuntzarako hautu metodologiko egokia egitea. Hori guztia lotzen du EKI proiektuak.

  • ELEANITZ proiektua:  DBH 3. eta 4. mailetan Gizarte Zientziak ikasgaia ingelesez.
  • Ikasleen talde kooperatiboa. 
  • AGENDA 21 proiektuarekin lanean, Eko-ordezkariak.
  • Euskaraz Bizi taldeko kide aktiboak.
  • EKI digitala hainbat ikasgaietan.
  • Hezkidetza programa.
  • Elkartrukea Poloniako ikastetxe batekin.
  • Ikasle eta gurasoentzako orientazio akademikoa.
  • Sahararen aldeko elkartasunezko proiektua: Amgala.

IBAIZABAL IKASTOLA

Geure proiektuaren luzapen naturala Durangoko Ibaizabal Ikastolan daukagu (Zornotzako Andra Mari, Durangoko Kurutziaga, Lekeitioko RMª Azkue, eta Ondarroako Zubi Zahar Ikastolekin batera), non ikasleek batxilergoa edo formakuntza zikloak burutzeko aukera daukaten.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atseginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ONARTU
Aviso de cookies