Hezkidetza

Jendarte ereduak lotura zuzena dauka ikastolan bizi dugun errealitatearekin. Ildo beretik, ikastolaren funtzioa,ikasleak etorkizunean konpetenteak izateko prestatzea da. Horrekin jarraiki, hezkidetzaren erronka nagusia ikasle bakoitza sexu-genero sistematik at, bere banakotasun eta berezitasunaren arabera ulertzea da. Jendarteak binomismoan banatutako genero estereotipoetatik kanpo, bakoitzak bere identitatea eraikitzeko bide anitz eta askotarikoak zilegi eginaz. Aukera guztiak onartu eta identitate zein sexualitate bide ezberdinei bide egitea; pertsona anitzen arteko parekidetasunean eta diskriminazio eza lehenetsita.

 

Hau da, Txintxirri Ikastolan aukera berdintasunean oinarritutako sozializazio prozesua bermatu nahi dugu identitate propioaren eraikuntzari bidea zabalduz; genero estereotipoekin apurtu eta jokabide sexistak deuseztatzeko. Horretarako, hezkidetzaren lan eremua ikastolaren egituraketatik, ikasleen interakzio eta irakasleen metodologiaz gaindi, hezkuntza komunitate osora zabaltzen da.