Proiektuak

Proiektuen arrazoiak

  • Estrategi Hausnarketa egiterakoan, aldaketa teknologikoa, metodologikoa, soziala edota kudeaketa eran, beharrak ikusten direlako. Lege berriek ere eskatzen dituzten aldaketak proiektuen bidez martxan jarriko ditugu.
  • Prozesu bati erabateko HOBEKUNTZA egin behar zaiolako.
  • Arloren batetan premia edo arazoren bat ikusten delako.
  • Etorkizunera begira egokitzapenen bat ezarri nahi delako: antolakuntza hobetzeko, bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko..

 Proiektu motak

  • Epe motzekoak, ertainak, edo denbora luze batean garatzekoak izan daitezke. Proiektu ertaina edo luzea denean,  proiektuaren eszenatokia aurreikusi behar da  eta  eragileak,  baliabideak,  arrisku posibleak, taldeak (zein ikasle edo maila ) zehaztu behar dira.
  • Proiektuaren arabera, ezarpena erabaki arte, talde pilotoa martxan jartzea aurreikusiko da.

Proiektua definitzerakoan kontuan hartu beharreko puntuak

  • Izenburua
  • Helburu orokorra eta ikasturterako definitutako helburu zehatzak
  • Arduraduna
  • proiektuko kudeaketa taldea
  • Proiektuaren iraupena eta nola funtzionatzen duen (bilerak…)
  • Jarraipena: nola eta noiz egingo zaio jarraipena eta denei komunikatu
  • Proiektua burutzerakoan, lorpen maila eta balorazioa egin behar da.