Inauteriak 2012

2012/02/20

Inauteriak 2012 ikastolan.
Goizeko 10:00etan desfile mundiala izango dugu. Ondoren. karaokea, txokolatea…eta sorpresa ugari.
Prestatu zuen mozorroa eta etorri ikastolara!

Baina…zer dira inauteriak? Inauterien esanahiaz jabetzea zaila egiten bazaigu ere, badira zenbait elementu, bere-bereak dituenak, aipatzekoak direnak: jana eta edana ugari, monigoteak, mozorroak, maskarak, musika eta, nola ez, dantza.

Inauteriei lotuta, egutegia aipatu beharra dago. Garai bateko gizonak ilargia hartzen zuen oinarritzat bere egutegia eratzeko. Egutegi horren arabera, udaberrian izaten zen urtearen hasiera, eta ez orain bezala, urtarrilean. Egutegia aldatzeak ohiturak dataz aldatzea ekarri zuen, inola ere ez ohitura galtzea.

Atorrak, Miel Otxin, Ziripot, Zanpantzar… Nortzuk dira? Zer ohitura dago bere inguruan? Zer konta diezaiekegu geure ikasle edo haurrei Euskal Inauteriaz? Gehiago jakiteko irakur ezazue artikulu hau: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.