Paraolinpiadak ikastolan!

16/03/2012

Ikasturte honetako bigarren aste berezia ospatuko dugu martxoaren 19tik 23ra.

Gaia: PARAOLINPIADAK.

Kirol egokitua aipatzerakoan mila galdera sortzen dira; zeintzuk dira pertsona horiek pairatzen dituzten gaixotasun edo urritasunen ondorioak? Zeintzuk dira ezintasunak? eta zeintzuk gaitasunak? Ezinduek kirolik edin dezakete? edota nolako da bere bizitza? zeintzuk dira parte hartzen duten kirolen arauak? nola sentitzen dira?

Ikusten duzuenez, galdera ugari eta horiek denak erantzuteko asmoarekin antolatu dugu aste berezi hau. Ezintasunak dituzten pertsonak hobeto ezagutzea da gure helburua.

Zer egingo dugu? jolasak, jokoak, bideoak, hitzaldiak….talde txikian eta handian, ikastolan eta plazan.

Sorpresa asko egongo dira eta horietako bat aurreratuko dizuegu…paraolinpiadetan parte hartu eta dominak irabazi duen txapeldun bat izango dugu gurekin!

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.