Bizkaiko Eskolarteko XXIX Bertsolari Txapelketa Txintxirrin

2012/05/17

Maiatzaren 24an Bizkaiko Eskolarteko XXIX Bertsolari Txapelketa Txintxirrin izango da.

17-18 urtekoen bat-bateko kanporaketa ikastolan izango dugu. 15:00etatik aurrera.

Aukera bikaina bertsolari gazteen lana txalotzeko! Etorri ta disfrutatu!

 

Hona hemen txapelketaren zehaztasun guztiak.

Idatzizkoaren kanporaketak

– Maiatzaren 2an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan.

– Maiatzaren 3an, Durangoko Kurutziaga ikastolan.

– Maiatzaren 4an, Gernikako Seber Altube ikastolan.

– Maiatzaren 7an, Trapagarango Itxaropena ikastolan.

– Maiatzaren 8an, Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolan.

– Maiatzaren 9an, Bilboko Abusu ikastolan.

– Maiatzaren 10ean, Mungiako Larramendi ikastolan.

– Maiatzaren 11n, Algortako San Nikolas ikastolan.

* Ordua: saio guztiak arratsaldeko 3etan, Trapagarangoa izan ezik, 14:30ean.

Bat-bateko kanporaketak

– Maiatzaren 22an, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 14 urtera artekoak, 15:00etan.

– Maiatzaren 23an, Markinako Kultura aretoan, 15-16 urtekoak, 15:00etan.

– Maiatzaren 24an, Elorrioko Txintxirri ikastolan, 17-18 urtekoak, 15:00etan.

Finalak

Idatzizkoen Finala: Maiatzaren 18an, Gernikako Seber Altube ikastolan, 15:00etan.
Sariak Kultura Etxean banatuko dira 17:30ean.

Bat-batekoen Finala: Ekainaren 1ean, Bilboko Indautxuko “El Carmen” aretoan, 11:00etan.