El Correo Español El Pueblo Vasco egunkariak zuzendu egin beharko du maiatzaren 17an argitaratutako erreportajeari jarritako ‘Homofobia en la ikastola’ goiburua. Epaileak hala aginduta, idatzi hau argitaratu beharko du El Correok: “El pasado 17-05-2012 este medio de comunicación publicó una noticia titulada ‘HOMOFOBIA EN LA IKASTOLA’. En el cuerpo de la noticia no había ninguna referencia a alumnos de ikastola, sino a alumnos de centros de la ESO en San Sebastian, por lo que el titular pudo confundir a los lectores dando una imagen falsa de las ikastolas”.
Epaitegiko idatziak dionez: “La rectificación deberá publicarse dentro de los tres días siguientes a la notififcación de esta resolución, con relevancia semejante a aquella que se publicó o difundió la información que se rectifica, sin comentarios ni apostillas”.
Ikastolen Elkarteak zuzenketa egiteko eskatu zion El Correo-ri. Egunkari hau prest azaldu zen ‘zuzendariari’ atalean Ikastolen Elkartearen izenean sinatutako gutun bat sartzeko, zuzenketa eginez. Ikastolen Elkarteak adierazi zuen El Correo izan zela gaizki egin zuena eta berari zegokiola, bere izen propioan, zuzenketa egitea. Akordiorik ez zegoenez, epaitegira jo zen. Auzi saioa ekainaren 13an burutu zen. Epaileak arrazoia eman dio Ikastolen Elkarteari.