Ikastolako jai arrakastatsua!

9/06/2012

2011-2012 ikasturteko jaia ospatu zuen ikastolak ostiralean “Geurea, zurea, herriarena” lelopean.
Eguraldiak lagundu zuen eta arratsaldeko ekintzak eguzkipean egin ziren. Tailerrak, Sahararen aldeko postua, bidezko merkataritza, taberna pintxo gozoz beterik, musika, futbito partido interesgarriak…
Aukera asko ondo pasatzeko eta horrela izan zen. Giro ezin hobean afaltzeko ordua heldu zen.

Euskal Labeleko oilaskoa, ikastolan bertan errea, jateko aukera izan zen eta denon komentarioa berdina izan zen: “oso gozoa”. Afal ostean euskal kantak eta bukatzeko playback arrakastatsua. Denetarik egon zen…

Eskerrik asko gurekin izan zareten guztioi eta eskerrik asko lanean ibili zareten guztioi!
Gogoratu laster jaiko argazki guztiak web gunean izango dituzuela.

Zein handia txikia izatea:

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.