Txintxirri Ikastolen hasiera ekitaldian

2012/09/24

Andoaingo Bastero kulturunean egin zen larunbatean, irailaren 22an, ikastolen ikasturte berria hasteko ekitaldia. Bertan, Koldo Tellituk azaldu zuen egungo hezkuntza sistema amaituago dagoela, eta funtsezkoa dela gogoeta sakon bat egitea.

Ekitaldiaren  leloa Elkartasuna lagun izan da, 20 urte betetzen baitira ikastolek elkartasun kutxa sortu zutela. Kutxa horrek ikastolen geroan izan duen garrantzia nabarmendu zen ekitaldian, eta aitortza egin zitzaien hura bultzatu zutenei.

Ekitaldi arrakastatsu honetan, kultur alorreko elkarteak, partidu politikoak eta noski Euskal Herriko ikastolen ordezkariak izan ziren. Elorrioko Txintxirri ikastolako ordezkariak ere, bai errektore kontseilukoak bai zuzendaritzakoak, bertan izan ziren.

Bastero – Koldoren hitzaldia

 

 

 

 

 

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.