Bikain saria ikastolan dugu!

25/11/2012

Azaroaren 22an egin da 2012ko Bikain Ziurtagiriak emateko ekitaldi publikoa, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. 28 enpresa eta erakundek Bikain ziurtagiriak jaso zituzten, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren eta Nuria López de Guereñu, CONFEBASKeko idazkari nagusiaren eskuetatik.

28 enpresa horietatik 9k lortu dute urrezko Bikain ziurtagiria, eta horietako bat dakizuen bezalaxe, Elorrioko Txintxirri ikastola. Azken urteetan euskararen kudeaketan egindako lanari ondo merezitako saria izan da.

Zuzendariak hartu zuen oroigarria, jadanik ikastolan duguna, Blanca Urgellen eskuetatik eta ikastolaren izenean irakasle talde bat bertan egon zen sariari “ongietorria” emateko.

Aurten ebaluazioetan parte hartu duten 88 ebaluatzaileak ere aitortuak izan dira, egindako lan finagatik.  Gure ikastolako kide bat ere talde horretan ibili da lanean.

Saria, kanpo errekonozimendu bikaina da baina inoiz ere bidearen helmuga. Lanean jarraituko du ikastolak bere egunerokoan hobetzen, hori baita helburua, beti ere ikastolaren xedea oinarri izanik eta ikuspegiari jarraituz. Lan horretan denok gara garrantzitsuak eta denon artean proiektua eraikitzen jarraituko dugu, proiektu bikaina!

Zorionak guztioi!

Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen

 

 

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.