Bikain saria lortu du Txintxirrik!

2012/11/12

Zorionak Txintxirri, Bikain ziurtagiria lortu dugu!

Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.

Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. Ebaluazioari dagokionez, EMEk lau ardatz ditu:

• Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa

• Kanpo harremanak

• Barne harremanak

• Hizkuntza kudeaketa

Bikain sistemaren arabera 1000 puntu lor litezke gehienez ere, %100eko betetze-maila alegia. Gure ikastolak lortutako betetze maila Goi maila edo Bikain urrea izan da, 950-tik 1000 puntu arteko puntuazioa lortu baitugu.

Saria, azaroaren 22an Blanca Urgell-ek,  Eusko Jaurlaritzako kultura Sailburuak, emango dio ikastolari Gasteizko Europa Jauregian egingo den ekitaldian.

Zorionak eta eskerrik asko guztioi sari berri hau lortzen lagundu diguzuelako.