Naturarenganako errespetuak eta interesak bultzatuta, gure lurrak behar duen begirunea lantzen dugu ikastolan. Ikasleak, familiak eta hezkuntza komunitate guztien partaidetzan oinarriturik, gure ondorengoentzat lur osasuntsuagoa uzteko asmoarekin Eskola Agenda 21 ekimenean dihardugu.
Ikasturte berri honetan hainbat ekintza egingo ditugu eta jadanik ikasle-irakasle taldea horretan dabil. Aste honetan lehen ekimena izan dugu eta “egun berdea” ospatu da ikastolan.
Ikasleak berdez jantzita egin dute bat ekimenarekin eta asteazken guztiak bezalaxe, fruita pieza bat ekarri dute jolasorduan jateko. Honez gain, “Txoko berdea” berrituaren inaugurazioa izan da. Hemendik aurrera taldeko berri guztiak bertan izango ditugu.