“Mundu denak” aste berezia

2012/11/29

Azaroko azken astean, “Mundu denak” deituriko aste berezia ospatu dugu. 4 egun 4 kontinente.

Afrikarekin hasi ondoren, Amerikaren txanda izan zen. gero, Asiara bidaiatu ondoren Ozeanian bukatu da gure bidai zoragarri hau.

Kontinente bakoitzeko ohiturak, jolasak,musika….aztertzeko aukera izan dute ikasleek eta gustora ibili dira ekintza guztiak egiten. Izenak arabieraz idatzi dituzte, Barrankillako inauteriak ezagutu eta maskarak egin dituzte, Bollibud ezagutu eta azkenik, Maoriak nortzuk diren eta euren dantza tradizionalak, hakak, ikusteko eta egiteko aukera izan dute.

Ekintza ugari munduan dauden sentsibilitate anitzak bezalakoak. HHkoek ere kuriositate handia erakutsi dute erakusketan. Begira, begira…

Argazki guztiak hemen