Amgalatik Elorriora: bidaia bukatu da.

2012/12/9

Amgala proiektuko bidaia bukatu da. Berriro etxean.

Azaroaren 30etik abenduaren 8ra arte, Amgalan (El Aaiun) izan da ikastolako talde bat, Lajawd elkartea eta Elorrioko institutuarekin batera. Gauza asko egiteko aukera izan dute baina batez ere bertakoekin egoteko eta bizitzeko aukera izan dute gazteek.

Proiektuko ardatzeei jarraituz, eskola eta kirol materiala eraman du taldeak bertara eta wilayako arduradunei eman diete material guztia. Eskolak ere bisitatu dituzte eta bertako hezkuntza sistema ezagutu dute. Honez gain, ikasturte honetako beste erronka bat aurrera eraman dute: Amagalako udaletxea margoztu eta ordenadore gela bat eraiki. Taldeak, gogor egin zuen lana, umoretsu eta argazkietan ikusiko duzuen bezalaxe azken emaitza bikaina izan da.
Erronka berriei aurre egiteko haziak ere jarri ditu taldeak eta bost familiek ortuak jarriko dituzte. Ia hurrengo bidairako prest dauden. Ortuak bai! Miraria dirudi baina desertuan ere posible da. Kalabazak, azenarioak, perexila…eta tomateak negutegian!

Rabuniko Afapradesa, Negutegi eskola…eta El Aaiuneko Kultur jaialdia ikusi eta ezagutu dituzte. Ohiturak, jaimak, artisautza, historia…

Zenbat bizipen, zenbat izar zeru gainean, zenbat irribarre, zenbat negar, zenbat ilusio eta zenbat amets.
Ia laster amets guzti horiek egi bihurtzen diren. Bitartean, gure hondar alea jarriko dugu euren historia ezagutarazteko eta ahal dugun neurrian laguntzeko.

Argazkiak hemen