Elkartasun karabana

13/01/2013

   Aurten ere, gure lagun saharauientzako elikagai  ilketari ekingo diogu, 2013ko otsailean irtengo den    elkartasun karabanan kanpamenduetaraino eraman ahal izateko.

Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia Saharar Herriari janariak helaraztea da, Tindufeko       (Aljeria) errefuxiatuak pairatzen ari diren elikadura krisiladia ahal den neurrian arintzeko, eta    honakoan ere, zuen laguntza ezinbestekoa da.

Ekimen honetan aurten, honako produktu hauek bildu nahi ditugu:

lekaleak, olioa, azukrea, pasta, hegaluzea zein sardinak oliotan eta garbitasunezko gaiak (konpresak eta helduentzako pardelak)

   Hori dela eta, ahal duzuen heinean zuen ekarpena egitea eskatzen dizuegu. Ikastolako sarreran    aurkituko duzue kutxa bat, eta gero handik bilduko dira karabanara eramateko. Karabana otsailean    abiatuko da kanpamentuetarantz; beraz, urtarrilaren amaiera arteko epea izango duzue elikagaiak    ikastolara eramateko.


Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.