Inauteriak 2013

2013/02/10

Mozorroak, jaialdia….badira hemen 2013ko inauteriak!

Ostiralean, otsailaren 8an HHkoek inauterietako jaialdia ospatu zuten: txotxongiloak, baserriko animalien jantziak jantzi dituzte, pastela eta dantzaldia arratsaldean…

Baina goizean, sorpresa ikaragarria izan dute, laguntxo baten bisita. Argitxo!

Argitxo agertu da ikastolan eta bera ere gure txikiak ikusirik, astotxo baten maskararekin etorri zaigu. Gure txikiek eta irakasleek sorpresa itzela hartu dute.

Orain astearteko jaialdiari itxaron behar diogu. Goizean sorpresa ugari izango dira eta txokolate goxo eta beroarekin amaituko dugu eguna.

Animatu eta zatoz mozorrotuta ikastolara!

Argazkiak

DSC06360_480x640

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.