San Blas eguna otsailaren 3an ospatzen da, egun handia Abadiñon, eta, tradizioak dioen legez, San Blas opilak izango dira eguneko izarrak. Euskal Herriko beste toki askotaraino iristen dira gozoki horiek.
Gure ohiturak ezagutarazteko eta horien hedapenean bultzada bat emateko, HHko ikasleak opila egiten aritu dira gaur.
Gustura ibili dira ondorengo argazkietan ikusi ahal izango duzuenez. Ze goxoa!