Irakurri eta…..bozkatu!

2013/04/21

IRAKURZALETASUNA – LITERATURA HAUTESKUNDEAK

juul-logo-2_w

 

Haur- eta Gazte-literaturan euskaraz argitaratutako liburuen eta ilustratzaileen hauteskunde-emaitzen balorazioa 15. urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu ditu (apirilak 18).

Euskal Herriko Ikastoletako LIBURUEN boto-kopurua 14.915 izan da!!!

8.610 hautesle-ikaslek botoa eman du eta parte hartu du ILUSTRATZAILE kategorian!

Aurreko urtetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Azkeneko hau web-orria erabiliz: www.juulkanpaina.net

Bereziki, haur eta gazte nagusiak izan dira bozketa-elektronikoko sistema erabili dutenak. Boto-emaile askok bai liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman dute.

Partaidetzari dagokionez, honako hau izan da ikasle kopurua kategori ezberdinetan:

A Kategoria (Haur Hezkuntza): 2.222

B- Kategoria (LH 1. eta 2. maila): 2.997

C- Kategoria (LH 3. eta 4. maila): 3.313

D- Kategoria (LH 5. eta 6. maila): 3.390

E- Kategoria (DBH): 2.957

F- Kategoria (Batxiler): 41

I- Kategoria (Ilustratzaile): 8.610

Osotara 51 ikastolek parte hartu dute.

emaitzak juul