Mina bat lore bat

2013/05/27

Moulud Yeslem artista saharauia dugu proiektu honen sustatzailea. Ikastolak, institutuak eta Lajwad elkarteak bat egiten dugu proiektuarekin.

Jakin, dakizuenez, Mendebaldeko Saharan harresia da, minaz beterik eta horren aurkako ekintza sinbolikoa egingo dugu. Gero, lora horiek aipaturiko Saharako harresian kokatuko dira.

ANIMATU ETA ZUEK ERE MINEN AURKAKO LORAK EGIN!

(maiatzaren 28an arratsaldeko 17:00etan Elorrioko plazan)

 lorak

Moulud Yeslemek dioenez, “munduko harresi handiena eta ezezagunena, Mendebaldeko Saharako harresia deseusezteko arte-proiektua da, aldarrikapen sozialaren plataforma eta arma”.

Lotsaren harresia”k Mendebaldeko Sahara eta saharauien herria bitan banatzen ditu. 2.700 kilometroko luzera dauka, Txinako harresia kenduta munduko luzeena.

Harresi honek, milaka familia banatzen ditu; errefexiatuen kanpalekuetan bizi diren eta okupatutako Saharan bizi direnen arteko banaketa harresia.

Harresiak 37 urte bete ditu eta bere inguruan 10 milioi mina ditu, pertsonen aurkako minak, gerra-gurdien aurkako minak…bizitzaren kontrako minak!

Honen guztiagatik, proiektuarekin bat egiten dugu eta ekimen honen bidez Sahararen egoeraren berri eman eta zabaldu nahi dugu.

Ia denon artean saharauiak euren lurraldera bueltatzen diren. Bitartean gure laguntza jasotzen jarraituko dute!

Amgala taldea