Gozatu oporrak!

2013/07/3

Urtero legez, ikasturteari amaiera emateko, irakasleen azken klaustroa burutu  dugu.

Bileran, ikasturtean egindakoak errepasatzeko aukera izan dugu, asamatutakoak eta hain ondo egin ez ditugunak ere kontuan hartu ditugu. Horiek denak bildu eta, datorren ikasturteko asmoak eta erronkak 2013-2014 urteko planean jaso ditugu. Zenbat bide eginda eta zenbat egiteko!

Bileraren bukaeran, hamabost urte ikastolan lanean  dagoen Amaia Gutierrez langileari errekonozimendua egin zaio, ibilbide luze honetan egindakoa eskertuz. Amaiari lerro hauetatik eskerrak eman urte guzti hauetan egindako guztiarengatik. Oraindik ere urte askotan etorkizuneko erronkei aurre egiten tinko lan egiten jarraituko duela ziur gaude. Zorionak!

Eskerrak eman nahi dizkiegu ere, aurten gurekin lanean izan diren guztiei,. Batzuk ez dira gurekin berriro egongo, beraz, zorte on zuen ibilbide berrian! Ikastolako ateak zabalik dituzue!

Batzuk oporretan jadanik beste batzuk azken ikutuak ematen, udalekuak, Haurtzaindegia, dokumentazioa….horiek denak bukatu eta uztailaren bukaeran ikastolak bere ateak itxiko ditu irailaren 4ra arte. Bitartean….gozatu oporrak!

Captura