Guraso izaten ikasten: haurrekin batera hazi eta hezitzen.
Helburu honekin hasi da ikastolak martxan jarri duen gurasoentzako ikastaroa. Deialdia jakinarazi zenetik, informazioa eskatzen zein interesa adierazi duten pertsona asko hurbildu izan da ikastolara eta taldea osatu ondoren, urriaren 1ean martxan jarri zen.
Urritik ekainera bitartean (7 saio), 17:30etatik 19:30etara gurasoek teoria, ariketa praktiko eta esperientzien trukaketa egingo dute.
– Kokoteraino nauka
– Baina…zer gertatzen zaio ume honi?
– Ez dut ulertzen zergatik portatzen den orain horrela.
– Iada ez dakit zer egin.
Galdera edota egoera hauek kudeatzeko pistak emango ditu saio emaileak, Nerea Mendizabalek.
Nerea Mendizabal psikopedagogao eta gizarte ekintzailea da, haur masajeko hezitzailea eta komunikazioan aditua.
” Ezetz hutsaren bidez mugak ipintzeko modua inori ez zaigu gustatzen, helduoi ere ez” (Anboto)