Badator abenduaren 3a: Euskararen Eguna. Ospatzeko egun bat. Bizitzeko egun bat, zelan ez, egunero euskaraz bizi garenontzat.
Eta ez bakarrik abenduaren 3an eta hurrengo astean, hile osoan eta urte osoan biziko gara gu euskaraz eta, horixe diogu: Euskarak 365 egun.
Txintxirri ikastolak bat egin du kanpainarekin. Hori dela eta, euskarak 365 egunotan erabil dezagun aldarrikatzeko eta gogoarazteko, gaur, azaroaren 22an, Argitxo etorri da. Denon artean lortuko dugu!