Euskararen eguna

2013/12/15

Jakin badakigu EUSKARAk 365 egun dituela, baina abenduaren 3a izaten dugu horren adierazle. Aurten ere zoragarri ospatu dugu: egun ederra eta eguzkitsua lagun, bertsotan, piropo lehiaketa eginez, jolasean eta musikarekin batera txokolate gozo-gozoa jateko aukera izan dugu!

Hau guztia posible izateko ezinbestekoa izan da Kultura taldea eta Euskaraz Biziko partaideen laguntza. Mila esker guztioi!

Argazkiak

Euskararen eguna Saharan ospatu da ere. Bertan egon diren irakasle eta ikasleek ez dute eguna ahaztu eta ospatuz gain euskarak 365 egun dituela aldarrikatu dute.

Imagen 078