Ikastola Kainaberan

2013/12/17

Kainaberak antolatzen duen  jaialdia urteroko ohitura bihurtu da, eta gabon aurretik antolatzen den jaialdia aurten abenduaren 15ean frontoian egin da. Aurten jaialdian lortutako laguntza elikagaien bankurako izan da.
Ikastolak elkartasunezko ekintza honetan parte hartu du eta ikasle talde batek ekintza polita eta oso esanguratsua eraman du aurrera. Biba zuek!