Kolore gorria lagun, bizikidetza egun bikaina ospatu dugu ikastolan urtarrilaren 27an.
Azken urteetan ohikoa bihurtu den lez, urtarrilean “bizikidetza eguna” ospatu dugu, Mohandas Karamchand (Mahatma) Gandhi hil zuten urteurrena ate joka izanik (1948ko urtarrilaren 28an hil zuten).
Ikastolako bizikidetza taldeak lanean dihardu, egunerokotasunean harremanetan sortzen diren arazoak bideratzeko agente guztien partaidetzarekin. Honez gain, prebentzio lanetan gogor dihardu taldeak eta hainbat ekintza egiten dira ikasturtean zehar. Gaurko eguna horren lekuko.
Argazkia atera dugu, handi eta txiki, denok desberdin denok bat, taldea.
“Egin irribarrea eta besarkatuko zaitut”, hori izan da leloa. Emaitza bikaina izan da: irribarre eta besarkada ugari. Irakasle-ikasle, ikasle-ikasle….ze goxoa! ze naturala! ze pozgarria!
Arratsaldean, taldeak osatu adin desberdinak nahastu eta…jolastera! Hau guztia elkarlanean eta egia esan, elkar lagunduz ere.