Bizia da ikastola

2014/01/19

Euskal Herri osoan gaude, herrietan txertatuak, 106 ikastolatan; 4.500 irakaslek, 51.365 ikaslek eta parte hartze zuzena duten haien gurasoek —gehienak kooperatibista dira eta— osatzen dugu ikastolen komunitatea. Eskaintza integrala dugu; 0 urtetik hasita, Batxilergoraino eta Lanbide Heziketaraino Hezkuntza eredu propioa dugu; ikasmaterialen sorkuntzan eta irakasleen prestakuntzan aitzindari izateaz gain, etengabe lanean dihardugu hobekuntzan.

Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia dugu; euskal curriculuma dugu ardatz eta oinarri. Hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu, eleaniztasun sendoz, eta aitzindari gara Informazio eta Komunikazio Teknologiaren erabileran. Bizia da ikastola, bai; ikastola bizi dezazun gonbidatzen zaitugu.

Zatoz ikastolara!