Ikastola aldizkaria

2014/01/27

Ikastola Aldizkaria ikastolon aldizkaria da. Ikastolen ahotsa, boza, komunikazioa zabaltzen duena. Familia eta gizartea informatzea du xede 1991z geroztik. Urterik urte, errealitateari so eginez, berrikuntzatara egokitu da.

Badira zenbait urte, paperezko edizioaz gainera, aldizkaria edizio digitalean ere eskuragarri dagoela, pdf artxiboen bitartez. Teknologia berriak aprobetxatuta, aldizkaria, ikastoletara eta ikastoletako familien etxeetara bezala, Euskal Herriko herritar guzien eskura ere jarri da.

2012ko urritik aurrera, berriz, ikastola aldizkariak webgune propioa dauka. Bertan bulkatzen dira aldizkariko eduki guztiak, pantaila aurrean irakurtzeko errazago eta erakargarriago gerta dadin.

Aldizkari digitala garatzen doaz, eta dagoeneko eduki ugari kontsulta daiteke bertan, baita aurreko urteetako zenbakiak ere. Baina xedea ez da horretara mugatzen. Momentu honetan dagoena hobetu eta, teknologia berriak lagun, eduki gehiagoz elikatzea du helburu.

aldizkaria