Solidaritatez betetako agurra

2014/01/19

Lagun agurgarriak,

berriro ere, zuengana jotzen dugu saharauien kanpalekuetara eramango den elikagai bilketan parte har dezazuen eskatzeko.

Elkartasun Kanpaina honen helburu nagusia Saharari, hain zuzen ere, Tindufen (Aljerian) errefuxiatuta bizi direnei, janariak helaraztea da. Krisialdi garaia guztiontzat gogorra bada ere, errefuxiatuek beraien bizi baldintza gogorrak areagotuta ikusten dituzte elikadura krisialdia ere pairatzen dute eta.

2014ko otsailean Euskal Herritik irtengo den ELKARTASUN KARABANAN eramango ditugu biltzen ditugun elikagai guztiak.

Ekimen honetan, batez ere honako produktu hauek bildu nahi ditugu: lekaleak , olioa, azukrea, pasta, hegaluzea zein sardinak oliotan eta garbitasuneko gaiak (konpresak eta helduentzako pardelak.)

Hauxe guztia ikastolako sarreran dagoen kutxan utzi ahal izango duzue. Karabana otsailean abiatuko da kanpalekuetara, beraz urtarrilaren 29ra arte daukazue elikagaiak eta gainerako produktu ekartzeko epea.

Honelako ekimenetan gutxi asko da.

Guztion pauso txikitxoak errealitate erraldoia bilaka daitezke.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Solidaritatez betetako agur bero bat

 

Imagen 052Imagen 049