Gosari osasuntsua

22/02/2014

Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da. Askotan entzun izan dugu esaldi hau eta ikasleek horren oinarriak ikasteko aukera izan zuten otsailaren 21ean hain zuzen ere. Gosaria zergatik den garrantzitsua ikasi dute, eta baita gosariak, osasuntsua izateko, zer izan behar duen ere.

Ikastolako jantoki zerbitzua kudeatzen duen Gasca enpresa izan da gidaria eta gosari egokia zergatik den beharrezkoa azaldu die HHko ikasleei. Gosariaren ezinbesteko elementuak: esnekiak, karbohidratoak eta fruta edo zukua.

Arreta handiz entzun dituzte azalpen guztiak ikasleek eta ondoren…gosaltzera! (argazkiak)

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.