Jon Arretxe ikastolan

2014/02/12

Astelehenean, Jon Arretxe egon zen LH 5-6 eta DBHko ikasleekin Idazleak Ikastetxeetan programaren barruan. Jon Arretxeren “Harresi Handirantz” eta “Griot” liburua irakurri dute ikasleek eta liburuari nahiz idazleari buruzko xehetasun gehiago izateko beta izan zuten. Oso atsegina da bera eta bere argazkien erakusketa eta aipamenekin berehala erakarri zituen ikasleak. Gainera, liburu batzuk ere oparitu zituen, a zer pagotxa!