Otsailak 27, denok Sahararekin!

2014/02/25

Ostegun honetan, otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD)aldarrikatu zeneko 38. urteurrena ospatzen da.

Ikastolan, Amgala herriarekin dugun proiektua eta Sahara herriarekin hartu dugun konpromisoa dela eta, egun horren garrantzia aldarrikatu nahi dugu. Horretarako egunean zehar  ekimen desberdinak antolatu ditugu bai ikastolan bai plazan.

Ikastolan: Goiza Saharako musikarekin hasiko dugu.Gero, egunean zehar proiektuan parte hartzen duten ikasleek beraien esperientzia kontatuko dizkiete beste ikasle guztiei horretarako prestatu dituzten aurkezpen digitalen bidez.
Nahi duenak, Saharako tea dastatzeko aukera izango du eta ikastolako sarreran egongo den horma-irudi erraldoian elkartasunezko mezuak idatzi ahal izango ditugu ere.
Egun osoan zehar, barruko patioan erakusketa izango dugu: argazkiak, arropak, tresnak, margoak, oihalak…

Herriko plazan: Arratsaldez, herriko plazan arituko gara Elorrioko Institutoa eta Lajwad elkartearekin batera.
Merkatu txikia, erakusketa, argazkiak, henna txokoa… izango ditugu. Sahararen egoera ezagutzeko eta euren aldarrikapenekin bat egiteko aukera bikaina.

Hurbildu eta adieraz ezazue zuen elkartasuna gurekin batera! Ah, eta gure kamiseta edota sudadera baduzue….jantzi ezazue otsailaren 27an!

kartela