Santa Ageda

4/02/2014

Santa Ageda bezperako doinuak entzun izan dira Elorrioko kaleetan ikastolako gazteak gogotsu koplaka  ibili direlako. Abestutako koplak esan bezalaxe  “Euskal Herriko ekandu ederrak guk berbizi gura doguz…”; helburuari jarraituz lanean tinko jarraituko dugu.

Baina….nor da Santa Ageda?

Duela urte asko, 230. urtean, Sizilia irlako Katania herrian, Ageda deitutako neska eder bat bizi zen. Bertako gobernadorea, Kintiano deitzen zena, txundituta geratu zen neskatila gaztearen edertasuna ikusita. Berarekin ezkondu nahi izan zuen, baina Agedak ezetz esan zion, ez zuela ezkondu nahi, jainkoarekin ezkonduta baitzegoen. 
Kintiano agintaria sutsu haserretu zen, eta bularrak moztu zizkion. Horregatik, Elizak, Ageda andrazkoen zaindari izendatu zuen.

Oso argi ez dago zelan baina Euskal Herriraino iritsi zen Santa Agedarenganako fedea.

Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako nekazal giro euskaldunetan, ohitura zaharra da Santa Ageda bezperan, etxez etxe kantari ibiltzea. Batzuetan, dirua eskatzen da eta beste askotan, barrena asetzeko janaria eta edaria.

     

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.