Udako aisialdi eskaintza 2014

2014/02/24

Ikastolen mugimenduak bere ibilbide luzean, unean uneko, beharrei erantzuten jakin izan du beti. Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAk gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna. Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera sortu ziren, 60ko hamarkadan.

Captura

Lehentasunak horiek izanik, aurtengo eskaintza oparoa aurkezten digu Aisialdi Taldeak bere web gune berrian. Aukera anitzak: atzerriko egonaldiak, ingeles udalekuak, lurra eta pilota udalekuak, surf udalekuak, itsasoa eta kultura udalekuak

Sartu aisialdia.net web gunean eta arakatu beldur barik!

Martxoaren 5ean irekiko da  izena emateko aukera.

Jakin ON-LINE bidez egin ahal izango dela, aisialdia.net web gunearen bidez. Edo, betiko moduan, matrikula fitxa deskargatu, eta Ikastolen Elkarteko bulegora posta normalez dokumentazioa bidaliz.