Eroskin elikadura jarduerak

10/03/2014

 LH 5.mailakoak, elikagaiak gaia lantzen ari direla aitzaki harturik, hainbat ekintza egiteko asmoz EROSKIra joan dira.

Goizeko 10:30tan heldu ziren bertara. Sartu bezain pronto, eroskiko hiru langile gerturatu eta jolasean aritzeko txoko bat prest zegoela adierazi eta ikasleak bertara joan ziren. Txokoan eseri borobilean, eta langileetariko batek (Saioa) supermerkatuan izan daitezkeen produktuen inguruko informazioa eskaini zuen. Ikasleak, gustura asko egon ziren, adi eta parte hartzaile!

Ondoren, gosari goxoa egin zuten. Fruta barietate izugarria zeukan mahaia prestatu zuten, modurik originalenenean prestaturik eta apaindurik! Ikasleak, gosari ederra jateko aukera izan zuten bai!

Gosaria amaitzean, tabletekin, taldeka, jolas bat egin zuten: gosari, bazkari eta afarirako erosketak egin zituzten.Tableteko jolasa amaitzean, azken jolas bati ekin zioten: egun batean jango zituzten elikagai osasuntsuak erosi behar izan zituzten! Taldeka egin zuten jolasa, hirunaka. Jolasik politena izan zen! Eta ikasleak ere, hunkiturik aritu ziren!

Errepikatuko dugulakoan…esperientzia zoragarria eta OSASUNTSUA oso!!!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.