Kontsumismoa aztergai

20/03/2014

Agenda21 proiektuarekin lanean dihardu ikastolak eta gai desberdinak aztertuz, bizi kalitatea hobetzeko ekimenak proposatzea du helburu, hurrengo belaunaldietako biztanleen bizi kalitatea arriskuan jarri gabe noski.
Oraingo honetan lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleen txanda izan da eta kontsumismoa izan da landu duten gaia Emaus elkarteko kideen eskutik.
Emaus elkartetik etorri den Irunek, lehenik eta behin, kontsumismoaren inguruko orientabideak eskaini dizkie, ikasleei, kontsumismoa zer den badakiten galdetuz eta gaiaren inguruan ikasleen aurrezagutzak plazaratuz.
Ondoren, lau talde eratu dira eta talde bakoitza, kontsumismoa oinarri izan duen istorioak eratzen jardun dira.
Azken ekintza modura, ikastolatik kanpora irten gara eta elorriotarrei inkesta bat pasatzen jardun dira ikasleak. Inkestan ere, kontsumismoaren inguruko galderak egin dituzte. Horrez gain, publizitateak kontsumoan izan dezakeen eragin negatiboa aintzat harturik, herrian itsatsirik dauden kartelak behatzeko eskatu zaie.
Kontsumo arduratsua bultzatu beharra dugu! Kontsumo masiboek gure gizartean duten ondorio negatiboen inguruan, inplikazio eta jarrera kontzientea indartuz!
Aurrera ba! Pauso txikiek, aldaketa handiak eragin ditzakete eta!
    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.